
Testuingurua
DAEKIN Eusko Jaurlaritzak 2020ko deialdian diruz lagundutako I. motako ELKARTEK proiektua da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzatutako proiektua (ELKARTEK programa).
DAEKIN Eusko Jaurlaritzak 2020ko deialdian diruz lagundutako I. motako ELKARTEK proiektua da.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzatutako proiektua (ELKARTEK programa).
2019aren amaieran, Alemaniako Gobernuak "GAIA-X" deritzon ekimena abiarazi zuen, Europako balioetan oinarritutako datu-azpiegitura ireki eta federatua, sortzeko. Honen osagai eta zerbitzuak dira datuak eskuratu, biltegiratu, trukatu eta erabiltzeko aukera emango dutenak, aldez aurretik zehaztutako arauei jarraiki. Europako zazpi gobernu eta 22 enpresa (alemanak eta frantsesak) atxikiz joan zaizkio subirasotasun digitalean oinarritutako produktu eta zerbitzu digitalen garatzaile, hornitzaile eta erabiltzaileen ekosistema sortzea xede duen ekimen honi, Europaren hazkundea berrikuntza digitalen eta negozio-eredu berrien bitartez bultzatzeko giltzarrizko oinarria izan dadin.
2020an antolatutako GAIA-X ekimenari buruzko goi-bileran, Europako energia-konpainia nagusietako batzuk buru dituen "EU Data Space Energy" proiektua aurkeztu zen.
IDSA enpresen arteko datu-truke segururako arkitektura digitalaren, garapena zehaztu eta sustatzen duen europar erakundea da, datuen hornitzaileek uneoro partekatutako datuen kontrolari eta subiranotasunari eutsi diezaieten.
IDSA arkitekturaren bidez, datu eta interfazeen oinarrizko gobernantza-baldintzen nazioarteko estandarra ezarri nahi da. Horren laguntzaz, askotariko software-soluzio, zerbitzu digital eta negozio-ereduak bultzatu eta ziurtatzeko oinarria eratu nahi da. IDSAk dituen 20tik gora herrialdetako 100 kide aktiboen artean, DAEKINen parte hartzen duten zentro teknologikoak daude (Tecnalia, Ikerlan, Tekniker).
2018an eta 2019an, Energia Klusterrak “Sensing & Remote Monitoring in Marine Renewable Energy facilities” (S&RM in MRE) deritzon eskualdearteko lankidetzarako ekimen pilotua lideratu zuen "Marine Renewable Energy (MRE) partnership", sarearen barruan, DG REGIOren kontratu baten bidez eta Euskadi eta Eskozia buru zituzten 16 eskualderen parte-hartzeaz.
The partnership defined the “business case” to develop a digital platform that would enable the owners of active wind farm data (wind farm operators and wind turbine manufacturers) to share data with businesses along the wind power value chain, including component manufacturers, digital businesses, research organisations, etc.
Proposatutako plataformak erantzuna ematen zien datuaren gobernantza eta subiranotasunaren arloko erronkei, datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatuz, IDSAren erreferentziazko arkitekturan oinarritutako soluzio teknologikoen inplementazioaren bitartez.
Elkartek-ek hainbat erronka ditu datuaren, sarbidearen, segurtasunaren, subiranotasunaren eta abarren inguruan.