PROIEKTUA

DAEKIN Eusko Jaurlaritzak 2020ko deialdian diruz lagundutako I. motako ELKARTEK proiektua da.

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzatutako proiektua (ELKARTEK programa).

PROIEKTUAREN HELBURUA

Energia-sektorearentzat segurua eta fidagarria den datuak partekatzeko plataforma baten arkitektura definitzea, hiru ikuspegi nagusitan oinarrituta: “Datalake” arkitekturak, IDSA ekosistema eta prozesamendu banatuko arkitekturak, hala nola Edge Computing, Blockchain eta Federated Machine Learning-en teknikak (FML).

  • IDSA konektoreak
    datuen partekatzea ahalbidetzen dute, subiranotasuna galdu gabe.
  • Data Lake kontzeptuak
    arkitektura laua erabiltzen du datu gordinak gordetzeko, fitxategirik eta karpetarik gabe.
  • Edge Computing kontzeptuak
    datuen konputazioa eta biltegiratzea hauek behar deiren kokapenera hurbiltzen ditu.

PARTZUERGOA

TECNALIA, zentro teknologikoak, proiektua lideratzeaz gain, IDS ikuspegiaren inguruko jarduerak koordinatuko ditu subiranotasuna duen datua partekatzeari eta offshore erabileren kasuan ikuspegi desberdinak aplikatzeari dagokienez. Beste zentro teknologikoetako bat, IKERLAN, erreferentziazko arkitekturaren betekizunez eta diseinuaz nahiz Datalake ikuspegiaz arduratuko da. Hirugarren eta azken zentro teknologikoa, TEKNIKER,Edge Computing-en inguruko zereginaren buru izango da.

Enpresetako I+G unitateei dagokienez, proiektuan parte hartu duten bi hauek nabarmendu behar dira: HISPAVISTA LABS eta GLUAL INNOVA. Azken hau da partekatze-ereduak eta lankidetza-inguruneak aztertzeaz arduratzen den LTaren burua. Partzuergoa ENERGIA KLUSTERRAREKIN osatzen da, eskaintza eta eskariaren arteko bitartekaritza-eragile gisa DAEKIN proiektuari buruzko komunikazio eta zabalkundearen arloko jarduerez arduratuko da.

1.LP. PARTEKATZE-EREDUEN ETA LANKIDETZA-INGURUNEEN AZTERKETA

LP-KO LIDERRA: GLUAL INNOVA

Glual KONTAKTUA

Aitor Aguirre
943 157 015
aguirre@glual.com

Lan Pakete honetan oro har aztertuko da, arlorik zehaztu gabe, partekatzeak eta lankidetzak negozio-ereduetako datuen inguruan duten inplikazioa.

Jarduera honetan:
  1. Analisi orokorra egingo da.
  2. Eolikoaren erabilera zehatz baten kasua aztertuko da, ondorengo lan-paketeetan (2.LP, 3.LP, 4.LP eta 5.LP) beharrezkoak izango diren betekizunak eta zehaztapenak finkatzeko.
  3. Azkenik, eredu horiek abian jartzea bultzatzen duten egungo metodologiak eta kasuistikak aztertuko dira.

Datuen arloko lankidetza eta negozio-eredu berriak aztertuko dira.

Azterketa-kasu batera bideratuko da.

OFFSHORE EOLIKOA

Aldez aurretik inplementatutako metodologiak aztertuko dira.

2.LP. ERREFERENTZIAZKO ARKITEKTURAREN BETEKIZUNAK ETA DISEINUA

LP-KO LIDERRA: IKERLAN

Ikerlan KONTAKTUA

Aizea Lojo
943 712 400
alojo@ikerlan.es

2. Lan Paketearen helburua da subiranotasunaren galerarik gabeko datuen partekatzeari buruzko ikerketarako oinarriak, eta aplikazioak gaitzeko zenbait tresnaren kontzeptu-probak definitzea ahalbidetuko duen arkitekturaren diseinua ezartzea. Lan-pakete honen bidez, 3.LP, 3.LP eta 5.LPrako oinarrizko arkitektura antolatu eta amaierako arkitekturan lortutako emaitzak bateratuko dira.

Helburuak:
  1. Goi-mailako arkitektura definitzea.
  2. Erreferentziako arkitekturaren diseinua zehaztea.
  3. Arkitektura egiaztatu eta KPI (Key Performance Indicators) ebaluatzeko beharrezkoak diren tresnen eta tekniken multzoa identifikatzea.
  1. Betekizunak

    1.LPan aztertutako ereduetarako baldintzak jaso dira.

  2. Arkitekturaren diseinua

    Egun proposatutako ikuspegiak, hurbilketak edo diseinu-ereduak aztertuko dira:

    • Errepositorioen zentralizazioa3.LP
    • IDSan proposatutako arkitektura4.LP
    • Prozesamendu banatu segurua5.LP
  3. Egiaztapena

    Arkitektura inplementatzean monitorizatu edo neur daitezkeen adierazleak eta arriskuak ezarriko dira, horiek egiaztatzeko metodologia finkatuz.

3.LP. DATUAREN BALIOA ETA GOBERNANTZA – DATALAKE IKUSPEGIA

LP-KO LIDERRA: IKERLAN

Ikerlan KONTAKTUA

Aizea Lojo
943 712 400
alojo@ikerlan.es

3. Lan Pakete honen helburua datuak eta dagozkien metadatuak biltegiratzeko beharrak aztertzea da, azpiegiturari zein datuen auditoretza eta gobernuari erreparatuta. Lan-pakete honen bidez, hainbat iturritatik bildutako datuak eta metadatuak bizi-ziklo osoan gobernatzen lagunduko duen modulua diseinatu eta garatuko da.

Era berean, dataseten bertsioak kontrolatzen lagundu beharko du datu analitiko inkrementalak eraikitzeko, eta ezagutza ateratzeko gaitasuna izan beharko du machine learning tekniken bidez, metadatuetan oinarrituta.

Helburu nagusiak:
  1. Datuak biltegiratzeko betekizunak zehaztea.
  2. Datuen segurtasun eta gobernuari buruzko betekizunak zehaztea.
  3. Datuak eta metadatuak bizi-ziklo osoan eraginkortasunez kudeatzeko behar diren teknologiak identifikatzea.
  4. Eredu analitikoak sortzeko datasetak bertsionatzeaz arduratuko den modulua garatzea.
  5. Metadatuetan oinarritutako ezagutza ateratzeko aukera emango duen modulua garatzea.

DATALAKE EFEKTUA

  • DATU-ITURRI DESBERDINAK
  • DATUAK ZUZENEAN BILTEGIRATZEN DIRA, SAILKATU GABE
  • DATUAK BEHAR DIREN UNEAN HAUTATU ETA SAILKATZEN DIRA

4.LP. SUBIRANOTASUNA DUEN DATUA PARTEKATZEA – IDS IKUSPEGIA

LP-KO LIDERRA: TECNALIA

Tecnalia KONTAKTUA

Ana Isabel Torre Bastida
902 760 000
isabel.torre@tecnalia.com

4. Lan Pakete honen helburua datuen partekatze lagunduaren ikuspegia aztertzea da, subiranotasunaren galera saihestuko duten erabilera-politiken bidez.

Jarduerak:
  1. Egin beharreko lehenengo jarduera erabilera-politikei buruzko ikerketa izango da, bi helburu nagusi lortzeko:
    • Erabilera-politika horiek eta balizko hizkuntzak zehazteko aukerak aztertzea, erabilera-politikak definitzeko amaierako hizkuntzaren diseinua ikerketaren ardatz bihurtuz.
    • Aurreko eginkizunean zehaztutako politiketan datuen erabilera kontrolatzen lagun dezakeen soluzioa diseinatzea, hau da, plataforma banatuetan erabilera-politikak betetzea.
  2. Gainera, lan-pakete honen beste jarduera nagusietako bat IDS arkitekturaren osagaien diseinua berrikustea izango da, osagai horiek egokitu eta hobetzeko, edo eolikoaren testuingururako definitu eta orain arte aintzat hartu ez diren osagaien diseinu berriak detektatzeko.
  3. Azkenik, osagai berriak integratzen eta baliozkotzen saiatuko da.

OSAGAIEN INTEGRAZIOA ETA BALIOZKOTZEA

Datuak partekatzeko politikak definituko dira.

Datuen erabilera kontrolatzeko gai den soluzioa diseinatuko da zehaztutako politiketarako.

IDS arkitekturaren ezaugarriak eta mugapenak aztertuko dira."

Aldez aurretik garatutako IDS osagaiak integratu eta baliozkotzeko metodologia definituko, aldez aurretik zehaztutako diseinua eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatuz.

Azken emaitza IDS bidez proposatutako arkitekturaren egokitzapena izango da, 2. LPan zehaztutako baldintzak betetzeko hobetua eta jatorrizkoak baino zehaztasun handiagoko diseinua duena.

AZKEN EMAITZA

IDS arkitekturaren erreferentziazko diseinua egin da, oinarrizko osagaien kontzeptu-probetan oinarrituta, eta offshore erabileraren kasura egokitzen ote den aztertuko da.

Hornitzaileak erabiltzaileari transferitutako DATASETak
METADATA hornitzailea/erabiltzailea DATASETen deskribapena
Datuen manipulazio espezifikorako APLIKAZIOA
Datu-truke AKTIBOA
Datu-truke INAKTIBOA
Metadatuen trukea
Aplikazioen deskarga

5.LP. EGDE COMPUTING - PROZESAMENDU BANATUA

LP-KO LIDERRA: TEKNIKER

Tekniker KONTAKTUA

Aitor Arnaiz
943 206 744
aitor.arnaiz@tekniker.es

5. Lan Paketearen datuak Edge ingurunetik kanpoko erakundeei egokitzeko dauden bi aukera aztertuko dira: ikuspegi banatua eta ikuspegi federatua. Honela, ikuspegi banatuan oinarritutako datu-truke seguru eta fidagarriaren erakustaldia baliozkotu ahal izango da, baita FML eta Blockchain tekniken inplementazioa ere, ikuspegi federatuan.

IKUSPEGI BANATUA

Edge ingurunearen ezaugarriak eta mugapenak aztertzea du helburu, baita IDS hurbilketen irismena ere, konektoreei dagokienez. Lortutako emaitzen arabera, Edge inguruneko IDS konektore batetik abiatuta egindako datu-trukea inplementatu eta baliozkotu nahi da. Azkenik, datuen partekatze seguru eta fidagarria bermatuko duen datuen subiranotasunari buruzko soluzio bat inplementatu eta baliozkotuko da.

IKUSPEGI FEDERATUA

FML, Blockchain eta kriptografia tekniken inplementazioaren bideragarritasuna aztertu eta frogatzea du helburu, datuak partekatzea bideragarria ez den kasuetarako, eta hainbat eragileren arteko lankidetza sustatu nahi da insight hobeak lortzeko, baina alde bakoitzaren informazioa arriskuan jarri gabe.

EDGE INGURUNEA
EDGE COMPUTING

Konputazio banatuaren paradigma honen bitartez, datuen konputazioa eta biltegiratzea hurbiltzen dira beharrezkoak dituzten kokapenetara, erantzun-denborak hobetu eta banda-zabalera aurrezteko.

Edge inguruneetan, datuak partekatzeak zenbait erronka ditu hainbat iturritatik bildutako datuak integratzeari eta beste erakunde batzuekin partekatzeari dagokienez, negozio-eredu berriak sortu ahal izateko.

6.LP. ERREFERENTZIAZKO ARKITEKTURAREN DISEINUA ETA ESKAKIZUNAK

LP-KO LIDERRA: TECNALIA

Tecnalia KONTAKTUA

Ana Isabel Torre Bastida
902 760 000
isabel.torre@tecnalia.com

6. Lan Paketea, offshore eolikoari dagokion kasu jakin baterako erreferentziazko arkitekturaren zehaztapenaren bitartez, aurreko lan-paketeen garapenak gauzarazten dituen zeharkako lan-paketea da.

Azken helburua:

Offshore eolikoaren balio-kateko enpresei datuak elkarren artean partekatzeko ingurunea eskaini eta Europa mailako erreferente bihurtzea da plataforma honen azken helburua, Europako Batzordea sustatzen ari den datu-esparru bateratuan (GAIA-X) integratzeko aukerarekin.

Dagoeneko eginda dagoen offshore eolikoaren kasuaren betekizunen azterketan sakondu eta azterketa zehatzagoa egin da.

Betekizun horiek 2LP, 3LP, 4LP eta 5LPen garapen teknologikoekin integratu dira.

Diseinuari buruzko dokumentua garatu da, eta bertan, beharrezko osagaiak zehaztu dira erreferentziazko arkitekturaren berezitasuna PLATAFORMA ERREAL batean inplementatu ahal izateko.

DATUEN PLATAFORMA DIGITALA OFFSHORE EOLIKOAN

7.LP. KOMUNIKAZIOA ETA ZABALKUNDEA

LP-KO LIDERRA: CLUSTER ENERGÍA

Clúster Energía - Basque Energy Cluster KONTAKTUA

José Ignacio Hormaeche
944 240 211
jihormaeche@clusterenergia.com

7. Lan Paketearen helburu nagusia proiektuaren aurrerapen eta emaitzei buruzko komunikazio-estrategia zehaztu eta abian jartzea da, identifikatutako intereseko taldeetan ahalik eta ikusgaitasunik handiena lortzeko, eta ezagutzaren eta teknologia garatuen transferentzia bultzatzeko energiaren arloko balio-kateetako enpresen mesedetan.

Aurreikusitako nazioarteko azoka eta ekitaldietan parte hartzea
Aerosorgailuen Datuak Partekatzeari buruzko Lan-Taldea
Lan-Taldearen helburuak:
  1. Aerosorgailuetako osagaien fabrikatzaileei (3. segmentua) parke eolikoetako eragiketa-lanetan beharrezkoak diren datuak eskuratzeko aukera erraztea, horietatik balioa lortu eta lehiatzeko eskaintza hobetu ahal dezaten.
  2. Aerosorgailuetako osagaien fabrikatzaileek (“Data users”) eskatutako datuen betekizunak eta zehaztapenak biltzea prozesatu eta aztertu ahal izateko.
  3. “Datuen jabeak” diren enpresek (“Data owners”, 1. eta 2. segmentuak) datuak partekatzeko ezarri dituzten baldintzak eta betekizunak (pribatutasuna, segurtasuna, gobernantza, datuen ordainsaria) zehaztu eta hauei eman beharreko erantzunak proposatzea.
  4. DAEKIN Elkartek proiektuari eragiketan dauden parke eolikoetako aerosorgailuetatik ateratako datuak partekatzeko plataforma digitala zehazten eta baliozkotzen laguntzea, datuen pribatutasun eta segurtasunari buruzko konfiantza areagotzeko eta balio-kateko enpresa guztiei kalitatezko datuak modu erraz eta sistematikoan eskuratzeko aukera emateko.
  5. Balio-kate eolikoko enpresen artean datuak batera erabili eta aztertzeko lankidetza bidezko -proiektuak identifikatzea.
Aurreikusitako emaitzak
  1. Osagaien fabrikatzaileek eskatutako datuen zehaztapenen agiria (“Data users”): kopurua, maiztasuna, kalitatea, taxonomia, formatua...
  2. “Datuen jabeak” diren enpresekiko akordioak (“Data owners”: parke eolikoetako operadoreak, aerosorgailuen fabrikatzaileak) aerosorgailuen datuak osagai edota azpisistema mailan partekatu (laga/saldu) ahal izateko.
  3. DAEKIN proiektuan zehaztu eta garatu beharreko plataforma digitalaren arkitektura eta zehaztapenak kontrastatu eta berrikustea.
  4. Plataforma digitalaren Gutxieneko Produktu Bideragarria deritzon frogatzailea baliozkotzea.
  5. Eskuragarri dauden datuak erabili eta aztertzeko lankidetza bidezko proiektu pilotuen proposamenak.
ENPRESAK
FABRIKATZAILEAK
Antec Erreka Ingeteam Glual Ormazabal Velatia Hine
ENPRESAK
DIGITALIZAZIOA
ii4.0 Services Skootik Wimbitek Inalia

Koordinatzailea

Xabet
EUSKAL SAREKO
ERAGILEAK
Ikerlan Tekniker Tecnalia Mondragon Unibertsitatea Hispavista Labs Ceit
Energy Community

DAEKIN proiektuan Europa mailan egiten ari diren garapenen hedapena bultzatzeko eta datuak partekatzen Europako enpresa liderrak erakartzeko eta inplikatzeko, DAEKINeko bazkideek etengabeko partehartzea dute IDSAko (International Data Spaces Association) arduradun eta teknikariekin. Zehazki, 2020an, Tecnaliak eta ACEk IDSAren “Launching Coalition” delakoaren asteroko bileretan parte hartu dute, eta aurrerapenak egin dituzte alderdi teknikoetan (“Rule Book”-aren idazketa) eta negozio-ereduen definizioan. Lankidetza horren lehen emaitza gisa, IDSAk “IDS Competence Centre” bezala izendatu du Tecnalia.

Gainera, 2021eko maiatzean, Tecnaliak, Energia Klusterrak eta SPRIk “Acceleration Program, offshore data sharing Basque Energy Cluster alignment” workshopean parte hartu dute IDSAren eta INNOPAYren (trantsizio digitalean espezializatutako aholkularitza) ordezkariekin batera, offshoreko datuak partekatzeko plataformaren egungo egoeraren berri emateko.