Powered by Cluster Energía
  • deskargak
  • KONTAKTUA

DAEKIN

  • TESTUINGURUA
  • ERRONKA
  • PROIEKTUA
  • JARDUERAK ETA EMAITZAK
  • BERRIAK
  • es
  • en
  • eu
  • KONTAKTUA
Aerosorgailuen Datuak Partekatzeari Bururzko Lantaldeak DAEKIN proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu

Emaitza

Jarrai ezazu gure azken berrien berri.

Itzuli Emaitza

Aerosorgailuen Datuak Partekatzeari Bururzko Lantaldeak DAEKIN proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu

23 Abendua 2021

| Share

Bilera berri honetan, DAEKINen emaitzak aurkeztu zituzten proiektuko bazkide teknologikoek, eta Lan Taldeko enpresek egindako agerraldietan, osagaien digitalizazioaren egungo egoera ezagutzera eman eta hurrengo proiektu eta jarduketak aurreratu zituzten.

Abenduaren 20an egin zen IKERLANek Arrasaten duen egoitzan Aerosorgailuen Datuak Partekatzeari buruzko Lan Taldearen hirugarren bilera, eta 13 enpresak parte hartu zuten.

Bilera berri honetan, Tecnalia, Tekniker eta Ikerlan zentro teknologikoek ezagutzera eman zituzten datuak partekatzeko plataformaren erreferentziazko arkitekturaren definiziorako beharrezko aurrerapen teknologikoak ikertzea xede duen DAEKIN proiektuaren emaitzak, bereziki energia-sektoreari dagokionez.

Azkenik, LTari atxikitako enpresek banaka parte hartu zuten, datuen digitalizazioan eta analisian duten egungo egoera partekatzeko eta arlo honetako zein proiektu eta ekimenetan parte hartzeko prest dauden argitzeko.

Xabet enpresak koordinatutako LT honetako kideak dira aerosorgailuetako osagaien fabrikatzaileek, software-enpresek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak.

Aerosorgailuetako osagaien fabrikatzaileei parke eolikoetako eragiketa-lanetan beharrezkoak diren datuak eskuratzeko aukera erraztea da LTaren helburu nagusia, horietatik balioa lortu eta lehiatzeko eskaintza hobetu ahal dezaten.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (ELKARTEK 2020 Programa) finantziatutako proiektua

Twitter Linkedin

Eugenio Perea (Tecnalia)
eugenio.perea@tecnalia.com

José Ignacio Hormaeche (Energia Kluster Elkartea)
jihormaeche@clusterenergia.com

  • Lege oharra
  • Cookien politika
  • Pribatutasun-politika
  • Energia Klusterra, © 2023. Eskubide guztiak erreserbatuta.