Powered by Cluster Energía
  • deskargak
  • KONTAKTUA

DAEKIN

  • TESTUINGURUA
  • ERRONKA
  • PROIEKTUA
  • JARDUERAK ETA EMAITZAK
  • BERRIAK
  • es
  • en
  • eu
  • KONTAKTUA
eus

Jarduera

Jarrai ezazu gure azken berrien berri.

Itzuli Jarduera

Energia Klusterrak Digitalizazioaren arloko lehen Foro Teknologikoa antolatu du

24 Azaroa 2020

| Share

Azaroaren 24an, Energia Klusterrak Digitalizazioaren arloko Foro Teknologikoaren lehenengo topaketa antolatu zuen, eta bertan DAEKIN proiektua aurkeztu zen.

Energia Klusterra

Azaroaren 24an, Energia Klusterrak Digitalizazioaren arloko Foro Teknologikoaren lehenengo topaketa antolatu zuen, formatu “mistoan”: modu presentzialean (Zamudioko Teknologia Parkeko Auditorioan) eta telematikoan (Zoom plataformaren bidez). Foroan, 55 erakundetako 96 pertsonak parte hartu zuten, horietatik 23k modu presentzialean.

Foro Teknologikoaren lehen topaketa honetan, teknologia digitalak izan ziren aztergai; zehazkiago esanda, eragiketan dauden energia-aktibo eta instalazioen datuak bildu eta ustiatzearekin lotutakoak. Trantsizio energetikoaren eta eraldaketa digitalaren aldeko testuinguruari atxikita, Foroak merkatu-aukera interesgarriak eskaini dizkie energiaren balio-kateetan produktu eta zerbitzu digitalen eskaintza lehiakorrarekin posizionatu diren enpresei.

Foroaren lehen blokean, Tecnalia, Ikerlan eta Tekniker zentro teknologikoek ezagutzera eman zituzten, 2020ko deialdian Elkartek Programak finantzatutako DAEKIN, “Energia Datuak Konpartitzeko Ekimena” (Enpresen arteko lankidetza digital segurua, datuen subiranotasuna galdu gabe) proiektuaren barruan garatzen ari diren teknologiak. Atsedenaldiaren ondoren, 4 enpresak (HINE, MERYTRONIC, TUBACEX eta BIGDA Solutions) produktu eta zerbitzuetan teknologia digitalak aplikatzeko enpresa-kasuak erakutsi zituzten.

Azken zatian piztu zen solasaldi bizian, beren-beregi nabarmendu zuten gaitasun digitalak dituzten enpresek energia arloko aplikazio eta eremuen ezagutza espezifikoa izatearen garrantzia, datuetatik balioa atera ahal izateko.

Foro Teknologikoak sektorea dinamizatzeko eta eskaintza teknologikoaren (Zentroak, Unibertsitateak, oinarri teknologikoa duten enpresak) eta eskaintza horren balizko eskatzaile edo erabiltzaileen arteko topagunea sortzeko mekanismoetako bat dira, Energia Klusterraren 2022ko Plan Estrategikoaren definizioaren arabera. Horrela, funtsezko tresna bihurtu dira Energia Klusterraren eginkizunerako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eskaintzaren eta eskariaren arteko bitartekaritza errazteko. Foro Teknologikoen antolaketak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren laguntza izan du, III. motako ELKARTEK proiektu baten bitartez.

 

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (ELKARTEK 2020 Programa) finantziatutako proiektua

Twitter Linkedin

Eugenio Perea (Tecnalia)
eugenio.perea@tecnalia.com

José Ignacio Hormaeche (Energia Kluster Elkartea)
jihormaeche@clusterenergia.com

  • Lege oharra
  • Cookien politika
  • Pribatutasun-politika
  • Energia Klusterra, © 2023. Eskubide guztiak erreserbatuta.